Pedagogia

Frantsesa ikastolan


Ama-ikastolatik CPra erakaskuntza euskaraz egiten da. Lehen mailako 2garren urtean (CE1) frantsesa abiarazten da 3 orenez astean, lehen maila bukaeran 9 orenera iristeko.

Bi hizkuntzetan trebatzeko xedearekin , bi erakasle daude, bat euskararentzat eta bertzea frantsesarentzat. Programen banaketak oreka bat mantentzen du lan zama kargatu gabe.

Lehen maila bukaeran ikasleek bi hizkuntzak ongi menperatzen dituzte, elebidunak izanez beren gustuko sarea hauta dezakete.

Elebitasuna aberastasun bat da haurrarentzat, ezagutzak hizkuntza batetik bertzera pasatzea lortzen baitu inkonzienteki.


Murgiltze sistema



Haurrak biziki goizik dira hainbat hizkuntza ulertzeko gai.

Bigarren hizkuntzaren ikastea naturalki egiten du haurrak, beretzat hizkuntza batetik bertzera pasatzea errexa da, hobeki, hizkuntza bat erabiltzeak bertzea indartzen du.

Ikastolako zein ikastolaren inguruko ihardueretan (haurzaindegia, aire hartzea, jantegia, kirola, dantza, eskulanak eta abar…) euskaraz ikastea eta komunikatzea da Seaskak baizik eskaintzen duen murgiltze sistema goiztiarraren ezaugarri nagusia.




Hezkuntza Proiektua


kastolak bere proiektu edukatiboan euskararen erakaskuntza ardatz nagusia izanik, berezitasun pegagogiko hauek zaintzen ditu :

Erakasle motibatuak proiektu amankomun baten inguruan beti haurraren oreka helburu izanez. 

Kopuru mugatuak geletan ikasle bakoitza hobeki segitzeko. Ekintza eskaintza aberatsa: pizina, antzerkia, ateraldiak, musika, dantza, informatika, eskulanak... 2 urteko haurren errezibitzeko baldintza egokiak Urritasun bat duten haurrak integratzeko baldintzak

Zerbitzu publiko baten misioia betetzen dute Ikastolek denen parte hartzeari esker, elkartean diren burasoen inplikazioari esker. Ikastola elkarte eskola bat da eta bulego batek kudeatzen du. Bulego hau osatzeko partaide hauek egoten dira : lehendakaria, idazkaria, diruzaina, erakasleen ordezkaria, langileen ordezkaria,lan taldeen ordezkariak (integrazioa,besta taldea, garapena, egoitza, Herri Urrats...) Burasoek parte har dezakete lan talde desberdinetan haien gustu eta ahalen arabera.