Ekintzen eskaintza aberatsa da: garrantzi haundia dute Ikastolaren proiektuan. Adibide batzuk :
Ama Ikastolan
- Musika, Gorputz Adirazpena
- Txotxongilloak Antzerkiak, Zinema
- Ateraldiak Basserrira, Oihanera, Mendira Museora
- 3 Eguneko Ateraldi bat 4 Urtetik goiti
Lehen Mailan
- Pilota,
- Dantza,
- Itsas-bela
- Eskia
- Egonaldiak,
- Olerki Emanaldiak, Bertsoak
Denentzat
- Informatika,
- Pizina
- Olentzero, Ihauteri
- Donibaneko Bestak
Ekintza guzi hauek urririk dira burasoentzat, Ereintabili esker. Ereintabil burasoen elkartea da, besta eta animazio ainitz antolatzen du ; bildutako diruarekin ateraldi guziak ordaintzen ditu.
ULIS
GELA TTIKI ZER DA ?
2018-ean, Seaskak IEP-lehen maila ideki du Donibane Lohitzuneko ikastolan.
IEP (Inklusioko Egitura Pedagogikoa), ULIS (Unité Localisée d’Inclusion Scolaire) edo hemen ikasleek deiturik GELA TTIKI, ahalmen urriko ikasleak harreratzeko egitura da.
Ikaslea bere adinari doakion erreferentzi gelakoa da eta bere beharren araberan gela ttiki-rat doa jakitateak bertze manera batez ulertzeko, bere erritmoan trebatzeko. Ikasleak ikasbide egokitu bat segitu arren, bere kideekin batera, bere kideen artean ikasten ari da.
GELA TTIKI IKASTOLAN
- ela bat-
Ikastolako beste gela bat bezala gela ttikik bere espazioa du. Ikasle kopuru murritz bat errezibitzeko pentsatua da, segurtasuna eskaintzen duen gune goxoa, arreta atxikitzeko eta ikas prozesua laguntzeko pentsatua.
- Materiala-
Manipulatzeko tresnak edo joko pedagogikoak aurkitzen dira gelan.
- Profesionalak -
Erakasle berezitu eta laguntzaile batez osatzen da gela ttikiko taldea. Erakasleak ikasleen segipenaren ardura du, laguntzaileak ikasleak haien geleetan edo gela ttikin laguntzen ditu. Egitura berezitako adituek ere parte hartzaileak izan daitezke.
- Ordutegia -
Ikasle bakoitzak bere beharren araberako ordutegia du; bere gelan bere kideekin batera ikasgaiak jarraitzen ditu edo zailtasunak dituen arloko gaitasunak gela ttikin lantzen ditu.