Donibaneko ikastolak zure beharra du !

Laguntza ekonomikoa eman nahi baduzu, sar zaitez gurekin harremanetan [email protected] helbidearen bidez.

Zergetan abantailak emanen dizkizun dohaitzaren agiria eskuratuko duzu.


 Donibane- Ziburuko ikastola 1970garren urtean sortu zen. 

Gaurregun 120 ikasle ditu ama-ikastolatik lehen maila bukaeraino, 7 erakasle eta 5 langile (haurzaindegia, jantegia, garbiketa eta idazkaritza segurtatzeko). 




 Ongi etorri Donibaneko Ikastolako orrialdera

Gure web orriaren laguntzarekin, Hezkunde Nazionalak ezagutu egiten duen pedagogiari eta egoitzari buruz, ukan ditzakezun galdera batzuen erantzunak aurki ditzakezu.
Xehetasun gehiago behar bazinu sar gurekin harremanetan.



Irekita egunaren zain

Ikusi diaporama hau


Ikastolaren Printzipioa




 Garai batez Euskara belaunaldiz belaunaldi familian transmititzen zen. Gaur egun eskolak du transmizio hori segurtatzen.Horregatik, SEASKAk erabaki zuen bere ikastoletan murgiltze sistema erabiltzea: haurrak egun osoan euskaraz bizitzen dira, kurtsoetan, aire hartzetan, jantegian eta haurzaindegi garaian. Hizkuntza bat bereganatzeko murgiltze sistema da emankorrena.


 MURGILTZEA?
 Euskara eskolako hizkuntza da, egun osoan haurrak euskaraz bizi dira, murgiltzearen eskaintza pedagogiko hori ikastoletan soilik aurkitzen da. Haurraren beharrak zainduz, dena plantan emana da haurrak euskara entzun dezan bere egunerokoan. Ondorioz haurrak poliki poliki eguneroko hiztegia  garatuko du. Azkenik SEASKA sare bakarra da euskarazko murgiltze eredua proposatzen duena, ama ikastolatik batxilergora. 


 MURGILTZEAREN ONURAK ?

  Astean gelako ordu batzu ez dira nahikoak hizkuntza bat ikasteko. Hortaz oharturik,  euskara baloratua da gure sisteman, motibazio iturri da, haurra euskal kulturaren aktore bat bilakatzen da, anizkotasuna biziz eta sormena garatuz. Ondoroz bere idekidura, ongi izana, bere integrazioa eta nortasuna azkartzen ditu.
  

IKASTOLAN FRANTSESA IKASTEN DA ?

 Gure murgiltze sisteman frantsesa progresiboki bigarren urtetik goiti sartzen dugu. Lehen mailaren bukaeran gure ikasleak elebidunak dira eta murgiltze sistemari esker hizkuntzak ikasteko gaitasuna garatu dute.

Euskaraz irakurtzen ikasteak ez ahal du oztoporik sortzen ?

 Erresagoa da: frantsesari begira, soinua eta grafia lotuak dira euskaraz ondorioz irakurketa lortzeko erresagoa da. Oinarri horiek lortu ondoan konplexuagoak diren frantsesezko idazketa/irakurketa aiseago arrapatuko ditu.
  

ETA PROGRAMAK ?


  Estatuarekin kontratupean dira ikastolak. Ezagupen honi esker erakasle gehienak Hezkunde Nazionalak ordaintzen ditu, ondorioz ikastolek Hezkunde Nazionalaren programak  segitzen dituzte.Ikastoletako ikasleek beste ikasleek bezalako azterketak pasatzen dituzte: brebeta eta baxoa, emaitza onak lortuz.