Kontaktua

 Donibaneko-Ikastola
6 Avenue du Professeur Gregorio Marañon,
64500 Saint-Jean-De-Luz

05 59 26 10 32

[email protected]

Vos paramètres de cookies actuels empêchent l'affichage de contenu émanant de Google Maps. Cliquez sur “Accepter et afficher le contenu” pour afficher ce contenu et accepter la politique d'utilisation des cookies de Google Maps. Consultez la Politique de confidentialité de Google Maps pour plus d'informations. Vous pouvez retirer votre consentement à tout moment dans vos paramètres des cookies.

Accepter et afficher le contenu

Historia



1969an, buraso batzuek euskara atxikitzea eta beren haurrei helaratzea behar beharrezko zela pentsatuz, Ikastolak sortzea erabaki zuten. Alabianan euskararen erabilpenean eten bat gertatu da azken 50 urteetan familietan transmisioa ez delako egin. 



30 urtez lan egin ondoren Seaskakako erakaskuntza sistemak ezagupen ofizial bat lortu du bere sare osoarentzat (lehen mailako ikastolentzat, Ziburu, Kanbo eta Donaixtiko kolegioentzat eta Baionako lizeoarentzat) elkarte-kontratu bat izenpetuz Hezkunde Nazionalarekin. 

Geroztik gure ikastolek Inspekzio Akademikoaren Ikuskaritzapean funtzionatzen dute, programa ofizialak segitzen dira eta erakasleak Hezkunde Nazionalak ordaintzen ditu.

Seaskak Iparraldeko Ikastola guziak kudeatzen ditu euskarazko erakaskuntza garatuz. Bere helburua ez da bakarrik kultura-ondarea atxikitzea baizik eta Euskara biziaraztea komunikazio hizkuntza gisa.

DONIBANEKO IKASTOLA


Ikastola 1970 tik gaur arte

1970 : 
Zentro eskolako eraikinean Donibane Ziburuko Ikastolaren sorrera.

1975 : 
Lehen mailaren idekitzea "Altuena" etxean

1980 : 
Rabelais karrikako "Geraldea" etxera aldaira

1981 : 
Bigarren mailaren sorrera "Geraldea" eta ondotik Baionara mugitu zen

1992 : 
Lizeo profesional berri bat eraiki zen  Chantaco ko terrenoetan Harriet Baitan zen Lizeo profesionalarentzat. Garaiko auzapezak, Badiola jaunak, Harriet Baitako eraikinak Donibane Ziburuko Ikastolari proposatu zituen eta Ikastolak onartu zituen.

Harriet Baitako eraikinak udaran Donibaneko aisialdi zentroak, Sagardianek, erabiltzen zituen, hiru partaideen artean izenpetu zen hitzarmenak zioen bezala.

Harriet Baitako eraikinak udaran Donibaneko aisialdi zentroak, Sagardianek, erabiltzen zituen, hiru partaideen artean izenpetu zen hitzarmenak zioen bezala.

2014: 

Ziburuk bere ikastola idekitzen du, Donibane Ziburuko Ikastola Donibaneko Ikastola bilakatzen da.

2016 : 

Donibaneko Ikastolak Marañon karrikako egoitzara mugitzen da.


Milesker haundi bat Peyuco Duhart auzapez jauna zenari.